BUTROI BIZIRIK TRANTSIZIOAN

Irabazi asmorik gabeko elkarte bat gara. Elkartea 2012ko azaroaren amaieran sortu zen eta Trantsizio Mugimenduarekin bat egiten du.

Gure xedea da laguntza behar ez duen komunitate-mugimendua sortzea; eta Uribe-Butroi eskualdeko pertsona eta taldeen gaitasunak sustatu nahi dituen orori irekia egotea.

Guztion ongi izatea helburu dugularik, norbanakoa eta gizartea eraldatzeko asmoa dugu. Horretarako, bertoko ekonomia eta bizimodua berreskuratu; eta elikadura, teknologia eta energia burujabetza sustatu nahi ditugu. Beti ere, ingurumenarekin harmonian.

BBTren kide garenok honako balio hauekin bat egiten dugu besteak beste: gardentasuna, jarrera positiboa, errespetua, ardura, konpromisoa, konfidantza, justizia, elkartasuna, elkarlana, autogestioa, dibertsioa, burujabetza, erabakitzeko askatasuna eta autonomia politikoa.

Bideo honetan 3 minututan gure istorioa eta BBTn egiten ditugun zenbait jarduera kontatuko dizkizuegu!

Gur lana

Trantsizio-mugimenduak etorkizunaren ikuspegi positiboa nabarmentzen du. Horregatik, eta guztion ongi izatea helburu izanik, gure proiektuetan honelakoak lantzen ditugu: norbanakoaren eta gizartearen eraldatzea; tokian tokiko ekonomia eta bizimodua berreskuratzea; elikadura, teknologia eta energia burujabetza sustatzea; eta ingurumenari lotutako hezkuntza.

Hiru lan-taldetan lan egiten dugu elkartearen proiektuak aurrera eramateko: elikadura ekologikoa, ingurumena eta komunitatea. Lan taldeek bazkideen eta boluntarioen beharra dute ekintzak egin ahal izateko.

Lan talde guztiak irekiak dira eta edonork parte har dezake BBTren balioekin bat egiten badu. “Trantsizio” egoeran egoteak esan nahi du etengabe aldatzeko eta proiektu berriei ekiteko prest gaudela.

Egizu zeure ekarpena!

BBTren ekintzen kronika