Zinemaldi Soziala
Butroi Bizirik Trantzisioan oso ikusgarria izan da asteburu honetan Mungiako Zinemaldi Sozialean, bi kontugatik. Alde batetik, gure bazkide eta lagun den Alberto Fernandezen “Aroak” pelikulan ikus dezakegu nola gure ekoizle eta laguna den Mari-Cruz Bravo gure lokalera barazkiak eramaten dituen. Beste alde batetik, arestian sortu den “Mungia: Bidezko Merkataritza” ekimen berriaren kide den Marga Toja lagunari esker, bidezko merkataritzari buruzko bideo laburra ikusi ahal izan dugu. BBTko kide batzuek bideo hau itzuli zuten ingelesetik, eta zinemaldiko zuzendari den J.C Vázquezek ziurtatu zuen azken momentuan presente egotea zinemaldian, nahiz eta ofizialki programan ez den agertu.
Gero gure kide den David Henderson-ek aukera izan du azaltzeko nola Balasport kooperatiba txikiak gauza handiak egiten dituen jendeari laguntzeko. Esate baterako, iaz Balasportek GKE bati lagundu zion 500 baloi Siriako errefuxiatu kanpamendu batera bidaltzen. Azken bi urteotan Etxegabeko Nazioarteko Futbol Txapelketako laguntzaile bat izan da eta azkenik Balasportek kolaboratzen du homofobiaren aurkako eta etorkinen aldeko United Glasgow futbol taldearekin. Beraz, hiru arrazoi on dituzu Nike eta Adidas-en artean nahiko ikusezina den kooperatiba txiki hau sustengatzeko.
Eta ez ahaztu, Bidezko Merkataritzako produktuak erostean garatze bidean diren herrietan dagoen jendeari zertxobait laguntzen diogu ekonomikoki bideragarri den etorkizuna izaten. Beraz, hurrengoan oparia egiten baduzu, ziurtatu benetan balore erantsikoa izatea!
Eta ezinezko suertatu bazaizu “Aroak” pelikula eta Bidezko Merkataritzari buruzko bideoa ikustea, berriz ere ikus daitezke Bilbon asteazken gauean zinemaldiko azken egunean hain zuzen ere.