Zaldibar Gogoratuz

Zaldibar Gogoratuz

Orain dela urtebete gertatu zen Zaldibarko zabortegiko luizia; eta denon oroimenean daude Joaquin Beltran eta Alberto Sololuzeren heriotzak eta familien mina, bereziki Joaquinena bere gorpua oraindik ez baita agertu. Orain dela bi aste, ekitaldi hunkigarri bat eskaini zitzaien familiei; joan den astean Aldaketaldiaren barruan hainbat ekintza egin ziren (gureak zoritxarrez atzeratu behar izan genituen); eta gaur Zaldibarren bertan bergogoratuko dituzte gertakizun triste bezain bezain salagarriak. Zabor kudeaketa ezin da etekinak ateratzeko negozio bat izan! Orain Txalaparta argitaletxeak Zaldibar Zona Zero izeneko liburua atera du, eta Berria Egunkariak gertakizunei buruzko bideo labur bat egin du, eta ikustea merezi du. Gure omenaldirik hoberena izango litzateke; batetik, sortzen ditugun hondakina murrizteko ahal den guztia egitea; eta bestetik, gure lantoki, eskola eta udaletxeei exijitzea arazo honi ekiteko behar diren neurriak hartzea. Hurrengo hilabetean, BBTko Klima Aldaketa Taldeak asmoa dauka berriz ere batzeko Mungiako udal ordezkariekin eta proposamen bideragarria egiteko. Gure ustez, bihartik aurrera udalak neurri batzuk har ditzake arazo hau bideratzeko. Borondate ona baino ez da behar! Ia denon artean zerbait egiten dugun! https://www.naiz.eus/en/iritzia/articulos/lankidetzan-oinarritu-aldaketaldia-sustatzeko