TRANSIZOKO MUGIMENDUEN TOPAGUNEA, VALS, URTARRILAK 19-21
Joan den urtarrilean BBT estatu mailako trantsizio mugimenduen topagunera joan ginen; Vals-en izan zen (Tarragona), Can Pipirimosca permakultura-finkan. Oso aberasgarria izan zen topagunea, trantsizioko beste mugimendu batzuetako kideak eta euren proiektuak ezagutu baikenituen; eta gainera, trantsizio sarea zer den eta nortzuek dinamizatzen duten ere jakin genuen.
Laguntzaile baten eskutik bideratutako lan-jardunaldiez aparte, egonaldia ezin hobea izan zen Pere anfitrioiari esker; izan ere, besteak beste, bertako calÇots zoragarriak dastatzeko aukera eman zigun (bertako janaria, ekologikoa eta tradizionala), romesco saltsa bikainarekin lagunduta eta etxeko ogi gainean jarrita.
Gure eskerrik beroenak topagunearen antolatzaileei, hartu gintuztenei, sukaldatzen ibili zirenei, dinamizatzaileei, eta era zintzo eta irekian konpartitzeko aukera eman diguten lagun guztiei.
Honi jarraipena emango dion hurrengo topagunerako gogoz gertatzen gara!
Informazio gehiago hartzeko, hona menen Trantsizio Sarearen artikulu osoa:
http://www.reddetransicion.org/cronica-del-encuentro-de-iniciativas-de-transicion-2018/