Badirudi egunero tarifa elektrikoak gora doazela, eta ematen du ezerk ez dituela igoera horiek geldituko. Madrilgo gobernuak dio ahal den guztia egiten ari dela, konpainia elektrikoen mesederako soilik diren prezio igoerak geldiarazteko, eta Ignacio Galán, Iberdrolako presidenteak, aldiz, gobernuari egotzi dio Ogasunaren mesedetan ahalik eta diru gehien irabazi nahi izatea. Asko espero dugu gobernu aurrerakoi batengandik baina gero Carmona bezalako PSOEko kideek berdrolako lehendakariordetza bere gain hartzen duela ikustean, benetan espero dezakegu aldaketarik?
Bitartean, Ekologistak Martxan taldeak eta Bilboko Auzo Elkarteek manifestazioa antolatu dute Bilbon urriaren 7an arratsaldeko 19:00etan. Sinbolikoki Iberdrola dorrearen ondoan dagoen Euskadi plazatik abiatuko da, gizarteko ahulenei eragiten dien elektrizitatearen prezioen igoera ikusgarria salatzeko eta sektore ekonomiko garrantzitsu hau nazionalizatzeko deia egiteko. Hurrengo egunean, urriaren 8an, hainbat erakundek, udalek eta pertsonek herritarrei eskatu diete protesta batean parte hartzeko Iberdrola dorrearen aurrean 11:30etik 12:00etara, eta arratsaldez 22:00etatik 22:30era etxetresna elektriko guztiak itzaltzea eta balkoietatik lapikoak jotzea protesta zaratatsu gisa. BBTtik deialdi guztietan parte hartzea animatzen zaituztegu. Eta norbait oraindik Goienereko kide ez bada bihurtu, kontutan izan argi-indar oligarkia handien menpean egon ordez bada benetako alternatiba. Zorionez Goiener dugula, ahotsa eta botoa dugun kooperatiba izateaz gain, erabiltzen dugun elektrizitatea iturri berriztagarriengandik datorrela bermatzen duena.