Hiru hilabete igaro dira Sofia bere bihotzeko Kolumbian hil zenetik, Tino bikotekide mina eta haien alaba maitagarria, Naroa, atzean utzita. Ezagutzen zuten guztiek faltan izango dute eta Butroi Bizirik Trantsizioan guk ere betiko faltan izango dugu. Joan den astean omenaldia egin ahal izan genuen Aritz eta Itziarren laguntzarekin, Zumatxagako San Migel ermitaren ondoan dagoen hariztiaren inguru ederrean egindako druida ekitaldi xumean. Paisaia inspiratzaile horretan zirkulu bat osatzera gonbidatu gintuzten eta, elkarrekin eta bakarka. Gure Sofia maitearen pentsamenduak eta oroitzapenak partekatzeko. Gehienok pentsamenduak geuretzat gorde nahi izan bagenituen ere, gure elkartekidea Idoiak guztiontzat hitz egin zuen Sofia zein inspiratzailea izan zen berarentzat. Ekitaldi hunkigarri hau amaitzeko zuhaitzak landatu eta gure kontsumo taldeak janari eta edariak partekatu zituen bertaratutako guztiekin.