San Silvestre Ibilbidea
Nahiz eta itzelezko haizea izan 15 lagun inguru bildu ginen aurtengo San Silvestre ibilbidea egiteko. Aurten Bakio Haria taldearen deialdiari esker jende gehiena Bakiokoa izan da.
Lurgaiak eta Botanika Sestaok proposatzen dute urteko azken egunean ibilbide bat egitea ikusteko zenbat lore eta landare dauden loretan. Aurten askoz lore gutxiago egon dira loretan, eguraldia askoz hotzago eta euritsuago izan baita. Urtero egiten bada ibilbide bera argiago ikusiko ditugu klima aldaketaren ondorioak, eta bide batez paisaiaz gozatu. Gure ibilbideaz aparte, beste hainbat lekutan antzeko ibilbideak egin dira.
Hurrengo urtera arte!