SAN SILVESTRE IBILBIDE BOTANIKOA 2021

Seigarren urtea izango da BBTk, Botanika Sestaok eta Lurgaia Fundazioak antolatzen duten ibilbidea loretan dauden espezieak behatzeko parte hartzen duena. Klima aldaketa dela eta badirudi landare asko gero eta goizago loratzen direla eta ibilaldiaren ideia hori zenbateraino den egiaztatzea da. Noski, urte batzuetako behaketa egin ondoren joerak baieztatu daitezke. Bentako autobus geltokian 10:15ean geratuko gara (Mungiako autobusa 09:45ean) eta handik Eneperira joango gara denok. Eguraldi txarra eginez gero ezingo dugu egun horretan ibilaldirik egin. Tamalez, iaz hala izan zen eta ofizialki egin ez genuen arren, kide pare batek ibilbidea egin genuen eta 40 landare baino gehiago loretan ikusi genituen. Baina aurkikuntzarik harrigarriena lore gabeko landare bat izan zen, Glaucium flavum, hain zuzen ere. Ez genekien zer zen, baina hosto bitxiak zeuzkanez Amador Prieto biologoari bidali genizkion argazkiak eta honek erraz identifikatu zuen Itsas mitxeleta. Itsas mitxeleta da  hainbat alditan Euskal Herrian desagertu den lore bat, Botanika Sestaoko web orrialdeko artikulu interesgarri honetan ikus daitekeenez. Lore hau «aurkitu» izanak erakusten du  «zientzialari hiritarren» ilusioak eta akademikoen ezagutza zientifikoak elkarren osagarri izan daitezkela. 

Beraz, abenduaren 31ko goizean lanean ez bazaude, etorri gurekin, ibilaldian ez ezik, ondoren, trago eta pintxo batzuk hartzera urtea amaitzeko.