SAHATSAK ETA LIZARRAK LANDATZEA BUTROI IBAIAREN ERTZEAN
Igande goizean, topalekura iritsi ginen, Andra Marira.
Pixkanaka-pixkanaka elkartu ginen, maskaraz, segurtasun-distantziaz eta sahatsak eta lizarrak landatzeko gogo biziz. Atxurizubirantz abiatu ginen, espazio berde zabal baterantz, pozik eguna oskarbi eta eguzkitsu baitzen. Landatzen hasi ginen (inguruko zuhaitzetako eskejeak), taldean neska-mutilen lagun zoragarriak genituen, jakinminez eta alaitasunez zorion-giroa betetzen zutenak!
Abentura bat, zubia zeharkatu eta bidea jarraitu, ibaiaren ondoan. Laster ikusi genuen zaborra, eta, nola ez, zaborra biltzeko aukera aprobetxatu genuen , plastikoak gehienak. Egun atsegin eta aktibo baten ondoren, hamaiketako hartzeko gelditu ginen.
Goiza nekatuta samar amaitu genuen, baina poz-pozik zertxobait egin genuelako!