SAHARAREN ALDEKO BIDEZKO MERKATARITZAKO BALOIAK
Mungiako Udala, Saharakide Balasport eta Mungiako Bidezko Merkataritza Elkartearen arteko kolaborazioari esker martxoan Algeriako Tinduf-erako karabanan eskualdeko eskoletan eta supermerkatuetan bildutako elikagaiekin batera Bidezko Merkataritzako 100 baloi joango dira ere bai.
Azken urteotan Mungiako Bidezko Merkataritza Elkartea lan egiten egon da Mungia Bidezko Merkataritzaren Aldeko Herri bihurtu dadin eta ekimenen artean bat izan da Eskoziako kooperatiba Balasport-ek komertzializatzen dituen Bidezko Merkataritzako baloiak ezagutarazteko. Tinduf-eko kanpamenduetan, beste hainbat lekutan bezala, itzelezko futbol afizioa dago, eta Mungialdeko Saharakide elkartearekin eta udalarekin hitz egin eta gero Tindufera 100 baloi bidaltzea erabaki genuen, alde ume Saharauiei laguntzeko, eta bestetik Mungian egiten ari garen Bidezko Merkataritzaren Aldeko Hiriaren kanpaina ezagutarazteko.
Keinu bat da, baina sarritan keinuak bere garrantzia du!