Sacre Urbano 1.Txori Segimendua 2019
Gaur hiru lagunok (gazteenak 3 urte!!) parte hartu dugu Mungian hirugarren urtez SEOk antolatzen duen Sacre Urbano txori segimendu programan. Nahiko eguraldi freskoa izan da baina ez du eurik egin eta segimendua egin ahal izan dugu. Lekurik aberatsenak parkeak izan dira, baina nonahi dabiltza txoriak habiak egiten. Iaz bezala, argazkietan ikus daitekeenez kaska beltz bikoteak jarraitzen du betiko hormako zulo batean habia egiten San Pedro eskolatik hurbil. Baina aurten, urrunago joan behar dira beldarren bila, ondoko harizti zati eder bat bota dutelako etxeak eraikitzeko!! Betikoa!!
Ekainean bigarren segimendua egingo dugu. Ia jende gehiago apuntatzen den.