SACIN Txori Segimendua eta Ibilbidea
SACIN da SEOk daukan programa bat gure hiri-hegaztien populazioen jarraipena egiteko eta paseatzera joateko aitzakia ona ere bada. Nahiz eta eguraldi honekin, eta taberna eta jatetxeak itxita egonda, paseo bat emateko aitzakiarik behar ez den.
Aitor, David, Iñigo, Josean eta Xabierreri esker nahikoa boluntario izan genituen 25 lagunak hiru taldetan banatu ahal izateko, eta aurkezpen labur baten ondoren guztiok bost minutuko tartean irten ginen. Ez zegoen hegazti askorik ikusteko eta goizeko momenturik aipagarrienak belatz gorria, martin arrantzalea, geri-txoria eta negu-txirta ikusi genituen uneak izan ziren (nahiz eta talde guztiek ez dituzten hegazti horiek guztiak ikusi ahal izan).
Polita izan zen hainbeste neska-mutil ikustea eta nire ustez ahateak dira beti politenak beraientzat. Baina uste dut denok zerbait ikasi dugula eta zalantzarik gabe guztiok paseo polita egin dugu. Eskerrik asko Aitor, David, Iñigo, Josean eta Xabierreri Mungiako hainbeste txori erakusteagatik!.