Sacin Txori Segimendua
SEO antolatzen duen Sacin hiri txori segimenduak eskatzen du neguan bi aldiz segimendua egitea. Abenduan lehenengoa egin genuen eta gaur urtarrilaren 24ean bigarrrena egin dugu. Nahiz eta eguraldia ez den oso lagungarria izan hamarren bat lagun batu gara segimendua egiteko.
Guztira hogeita-zazpi espezie ezberdin ikusi genuen baina gaurko izarra gailupa (Pyrrhula pyrrhula) izan da. Ze polita den! Eta beste hainbat txori bezala oso gustora arbustuaren (Ligustrum vulgare) frutuak jaten ditu, eta honek ematen digu hurbiltik ikusteko txori eder hau.
Negu bete-betean gauden arren, lehenengo eguzki izpiekin batera zenbait txori hasi da kantatzen. Oraindik goiz da baina hemendik aurrera gero eta gehiago egongo da kantatzen, eta udaberriaren hasieran guk egingo dugu hurrengo txori segimendua Mungian. Tartean, ahal duzu SEOren web orrialdea erabili txori arrunenak hobeto ezagutzeko, eta beraien kantuak ikasteko. Gaur, birigarroa entzun dugu kantatzen eta hemen ahal dugu errepasatu bere kantua. Eskerrik asko gaur parte hartu dutenei eta bereziki Josean bere ezagutza eta esperientzia gurekin konpartitzeagatik. Martxoaren amaieran espero dugu berriz ere elkar ikustea!