RESIDENCIAS SA, EL NEGOCIO DE LOS CUIDADOS EN EUSKAL HERRIA

Ostegun honetan, Mungiako Torrebillelan, 19:30etan, Izartuk Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetaria gonbidatu du Residencias SA, el negocio de los cuidados en Euskal Herria, bere azken liburua aurkezteko. Zelaietak hainbat liburu idatzi ditu non Euskal Herriko gobernuko alderdien ustelkeria salatzen duen. Kutxabank,el saqueo de Euskadi, La Casta Vasca edo Zaldibar Zona Zero dira horietako batzuk. Bertan, Ahoztarrek erakusten du nola klase politiko agintariek euren boterea erabiltzen duten dirua irabazteko. Residencias SA-n zaintza sektorea du hizpide, gehienbat egoitza pribatuak, non Covid-ak heriotza-tasa areagotu zuen. Zelaietak, betiko estiloan, klase politikoak zer eginkizun duen aztertzen du, etekina helburu nagusi izan ohi duen sektore honetan. Gehiago jakin nahi baduzu, liburua erosi eta ostegun gauean Ahoztar entzutera etorri.