PANPA KETZEA FRUIZEN
Martxoaren 31n, eguraldia lagun, hiru lagunek hiru ordu pasatu ditugu panpa landare inbaditzailea kentzen Fruizen. Nahiz eta BBTko kiderik ezta auzokorik agertu ez, panpa pilo bat kendu dugu. Heltzean ikusi dugu udaleko langileek dagoeneko hainbat landare “kendu” dituztela. Panpari dagokionez, ez da nahikoa izaten desbrozadorearekin kentzea. Lekua ez bada estaltzen, ia berehala berpiztu egiten da, eta haziak sakabanatu. Behin betiko kentzeko egin behar dena da sustraietatik kendu. Nahiz eta asko kendu, oraindik bada zer egin.
Gauzarik pozgarriena da komunitateko presidentearekin topo egin izana. Berak eskertu egin du gure ahalegina aspalditik saiatzen baita udalak panpa kentzen esku har dezan. Ondo dago bide onetik goazela eta BBTren lana aitortzen dela ikustea.