Pampa Belar Inbaditzailea

Uztailaren 1ean lagun batzuk elkartu gara Al Campo supermerkatutik hurbil dagoen pampa belarraren lumak kentzeko.

Hainbatetan BBTn Cortaderia selloana pampako landare inbaditzailearen aurkako ekintzak egin ditugu eta aurten urrats bat gehiago eman dugu Life Stop Cortaderia kanpainari gure atxikimendua erakutsiz. Halaber, pozik gaude Emausekin batera ekintza hau egin ahal izateagatik. Inpotentziaz ikusten dugu nola panpako landareen arazoaren aurrean gure instituzioek ezer gutxi egiten duten.

Kantabrian, adibidez, «Life Stop Cortaderia» proiektuari esker, aurrerapen asko egin dituzte eta era berean zenbait lanpostu sortu dituzte. Zergaitk ez da posible gauza bera hemen egitea? Eta zergatik ez Emauskoekin? Lan bikaina egin dute! Eskerrik asko!!!!