BBTtik eta Emaús Gizarte Fundazioaren esku herri-heziketari eta esperientzia-sistematizazioari buruzko aditua den Oscar Jararekin prestatu dugun saio ireki batera gonbidatu nahi zaituztegu. Oscar, Costa Ricako CEP Alforja eta baita ere Latinoamerika eta Karibeko Herri-heziketako Batzordearen zuzendaria da.
Saio honetan heziketa prozesu parte-hartzaile eta eraldatzaile bezala ezagutuko dugu eta baita ere eguneroko akzioan garatzen den esperientzia praktikoen ikasketa eta eskarmentua berreskuratzea.
Ekintza hau, Emaús Gizarte Fundazioa, Butroi Bizirik eta Gamizeko inklusiorako Bitartean programa Mungialdean komunitate inklusiboa sustatzeko gauzatzen ari garen kolaborazioaren barnean kokatzen da.