Ongi etorri Euskaraldira!
Euskaraldia euskara sustatzeko ekimen bat da. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra ospatuko da, eta aurtengo helburu nagusia da elkarte eta enpresetan Arigune posibleak ikustaraztea, hau da, euskera nagusiki erabiltzen den guneak. Gure elkarteari dagokionez, bi arigune ditugu, Bidezko Merkataritzako taldea eta Klima Larrialdi taldea. Bi arigune hauetan euskeraren presentzia mantentzen saiatzen gara. Baina Euskaraldiaren helburu orokorra da jendea animatzea daukaten euskera erabiltzen. Hori dela eta, bi perfileko euskaldunak identifikatzen dira, «Aho Bizi», hau da, euskeraz erraztasunez hitz egiten duena eta «Belarri Prest», euskera gutxi daukana baina prest dagoena gehiago ikasteko. Beraz, oso inportantea da Aho Bizi-ek Belarri Prest-ak laguntzea.
Mungiko Euskaraldiak pare bat grabazio egin ditu gure lokalean, eta laster hauen berri izango dugu, baina orain gure bazkide eta lagun guztiei tokatzen zaie Euskaraldian izena ematea!!
Beraz Euskaraldia web orrian sartu eta zure izena eman, eta gurekin parte hartu Euskaraldia ekimen polit bezain garrantzitsu honetan.
Aurrera!