Noiz arte?
Gaur Fruizen, okil handi bat hil dute tiroz. Zer polita den okil handia! Buruan duen orban gorria normala da baina tripan daukana tiroz egindakoa da! Hau tristura!!!
Gabonak baino lehenago eskopetero batek, agian pertsona berbera, oilagorri bat hil zuen hortik hurbil. Bota zioten tiroaren eraginez, oilagorra baserri baten hormaren kontra jo zuen!! Lumak horman itsatsita ikus daitezke!!! Hurrengoan norbait zauritu dezake eskopetero honek, mugarik ez daukala baitirudi.
Bihar bertan, astelehena, salaketa jarriko dugu. Nahikoa da! Noiz arte ibiliko dira eskopeteroak lasai-lasai gure zelaietan hegaztiak hiltzen? Zenbat hildako hegazti jaten dituzte? Nondik dator hiltzeko plazer hori? Eskerrak gero eta eskopotero gutxiago diren, edo behintzat horrela ematen du. Baina geratzen direnak txarrenak dira!