BBTn jatetxeetan iturriko ura kontsumitzeko kanpaina bat egiten ari gara. Helburua da iturriko uraren kalitateaz jabetzea eta plastikozko botilen erabilera gutxitzea. Hori dela eta, Bilbao-Bizkaia-Slow eta Bizkaiko uren partzuergoak martxan jarri duten kanpainarekin bat egin dugu.

Diseinuzko botila ez da kanpainarekin bat egiteko aukera bakarra. Jatetxeek euren botila edo pitxarrak edo guk eskainitako beste batzuk erabil ditzakete.
Bestalde, jatetxeetan iturriko ura eskatzera animatzen zaituztegu; izan ere, kalitatezkoa da eta horrela errekurtso gutxiago erabiltzen ditugu.
Badakizu itsasoko urazaleko zaborraren %90 plastikozko boltsa eta botila arinek osatzen dutela?