Gatikan Naturazale
Naturazale, Bizkaiko Ingurumen Boluntarioen Sarea, Lurgaia Fundazioaren ekimena da; BBT eta beste elkarte batzuek osatzen dute, indarrak bateratzeko, kontserbazio proiektuak burutzeko eta natura-ondarea eta biodibertsitatea babesteko. Naturazale-ren lehenengo ekintzetako bat aldibereko eukalipto kentzea izan da hainbat eremutan ekainaren 30ean. Bigarren ekintza uztailaren 15etik 19ra antolatutako lan astea izan zen, eta egunero lan ezberdin bat proposatu zen; BBT-ren lan proposamena izan zen Gatikako tximeleta oasis txukuntzeko eta hobetzeko.
Beraz, ostiral honetan, dozena bat boluntario elkartu ginen gure lokaletan, non Cristianek gure elkartean egiten ditugun jardueren berri eman zien bildutakoei eta, ondoren, Belenek aurkezpen baten bidez azaldu zuen polinizatzaileen kontserbazioaren eta Zerynthia Tximeleta elkartearen Oasis proiektuaren garrantzia. Ondoren motibazio handiz Gatikako oasiara joan ginen, non goizean zehar belar mozten genuen bidexkak egiteko, plastikoa bildu, lorategiak txukuntzen eta lorak ureztatzen. Eta eguna amaitzeko, gutariko batzuk Arrietako Herriko Taberna jatetxera joan ginen bazkaltzeko. Herriko Taberna honek dauka gure Etxeko Denda zeinek tokiko, ekologikoen eta bidezko merkataritzako produktuak saltzen ditu. Energia berritu dugu eta egin dugun lana ospatzeko aukera izan dugu.
Eskerrik asko parte hartu duten guztiei. Arrakasta handia izan da! Hurrengo batera arte!