MUNGIKO ELAI AZPIZURIAK ETA SORBELTZAK

Joan den asteburuan BBTko boluntario pare bat elai azpizurien (Delichon urbicum) eta sorbeltzen (Apus apus) segimendua egin dute Mungian, haien populazioa zein den jakiteko, bi espezie hauek gainbeheran daudenez Europan, zenbait lekutan modu deigarrian. Intsektujaleak izanik, intsektuen populazioen beherakadaren ondorioz larriki kaltetuak izan dira, baina baita habitata eta balizko habia-guneen galerak ere arazoak sortu dituzte. Bi espezie hauek bereziki hiri-espezieak dira eta elai azpizuriak eraikinen teilatupean habia egiten duen bitartean, sorbeltzak eraikin zaharretako hutsuneak edo teilen azpi alderdia aprobetxatzen ditu. Jarraipen sakonagoa egiteak denbora askoz gehiagio eskatzen du, baina orokorrean emaitzek Mungiako poblazioa zein den ideiaren bat ematen digute, baina emaitzak benetan erabilgarriak izan daitezen, hurrengo urteotan jarraipena egin behar da. Bolundresek lau ugaltze gune aurkitzea lortu zuten, eta elai azpizuriei dagokienez, 100 habi baino gehiago zenbatu genituen, horietatik 65 argi eta garbi erabiltzen ziren eta beste 39 agian erabiltzen ari zirela. Beste 38 apurtuta edo erorita (aztarnak baino ez ziren geratzen) zeuden eta batzuk ziurrenik jendeak nahita kendu zituen zarata edo kaka aztarnagatik.

BBTk uste du udalak Mungiako biztanleei jakinarazi beharko liokeela bi txori hauen populazio gutxitzen ari dela eta ondorioz zergatik hain den garrantzitsua jendeak habiak errespetatzea. Horrez gain, udalak bermatu beharko luke eraikin berrien obra lizentziak eta eraikin zaharren edozein zaharberritze lanak kontutan hartzea espezie haien ugaltzeko beharrak. Azkenik, udalari eskatzen diogu diru laguntza ipintzea bi txori hauen populazioaren joerak ikertu ahal izateko, baita ere udalerrian dauden beste espezie batzuenak. Hiri biodibertsitatea zaintzea izan behar da udal guztien beharra eta horretarako baliabide ekonomikoak eman beharko lituzkete.