Beste behin ere BBTk urtero iraileko azken larunbatean Mungiako Udalak antolatutako azoka ekologikoan parte hartu zuen. Goizean goiz Edu eta Jabi egon ziren BBT zertan datzan azaltzeko eta gure lokaleko produktu batzuk saltzeko. Goiz eguzkitsu ederra izan zen, eta gure boluntarioek pozik hartu zuten antolatzaileek eskaini zuten karpa eguzkitik babesteko.
Badakigu Covida dela eta ez zela tailerrik izan, eta azokak hartzen zuen eremua ohi baino txikiagoa izan zela. Hala ere, BBTn uste dugu azoka honetaz hausnarketa egin behar dela, aspalditik, Covid baino lehen ere gainbehera zegoelako. Aukera eskaintzen badigute laguntzeko prest egongo ginateke. Gure ustez, azoka hau erakusleiho garrantzitsua izan beharko litzateke gure tokiko ekoizle ekologiko guztientzat ez ezik, iraunkortasunaren arloan tokian tokian lan egiten duten norbanako eta taldeentzat ere.