Mungiako landare Azoka

MUNGIAKO LANDARE AZOKA

Gaur apirilaren 6an Mungiako Landare Azoka ospatu da, eta urtero legez Butroi Bizirik ere presente egon da. Mabel stand-ean egon den tartean Idoiak David-en laguntzarekin umeei zuzendutako tailer polita egin du. Umeek aukera izan dute tortilla frantsesa egiteko, eta gero oskolaren gainean aurpegia margotu, lurra barruan ipini eta haziak gehitu dituzte. Nahiko lan intentsiboa izan da, eta guztira 80 arrautza erabili dituzte.

Eguraldia portatu da, eta jende mordo bat ibili da azokan. Gure bazkide den Viki egon da Haizea liburu-dendako liburuekin, eta gai orokorra loreak, landareak eta polinizatzaileak izan da. Gainera, iaz bezala, umeek berak antolatutako orri-markatzaile marrazki lehiaketan parte hartu dute. Bestalde, BBTko laguna den DebaNaturako Diegok konpost tailerra eskaini du eta bere beste lagun batek Hazien Sarea zertan datzan egon da azaltzen.

Hurrengo hitzordua hurrengo domekan, apirilak 14 Gatikako truke ferian!