Mungia eta bere Zikoinak
Butroi Bizirik Trantsizioan-etik eskerrak eman nahi dizkiogu Mungiako Udalari eta bereziki Itziarri, Agenda 21eko koordinatzaileari. Bere ahaleginari esker, Movistar enpresak bere antenan trabak ipintzeari utzi dio, zikoinek kabia egin dezaten sahiesteko. Enpresarekin izandako harremanei esker akordio batera heldu dira eta behin zikoinen ugaltze garaia amaitzen denean enpresak kabia kenduko du baina ez du inolako trabarik ipiniko hurrengo urteetan kabia egitea ostopatzeko.
Bestalde, BBT-ek gida didaktiko labur bat prestatzeko erronka onartu du, zikoinen bizitza zikloa azaltzen duena, ikusita zikoinen etorrerak urtero sortzen duen ikusmina. Beti prest gaude Mungia eta bere ingurua jasangarria izan dadin laguntzeko, eta biodibertsitatea babesteko.