Munduko hezeguneen eguna 2017

Munduko hezeguneen eguna ospatzeko BBT-Biosferak Kantabriako Santoña herrira irteera antolatu zuen kostaldeko hegaztiak ikusteko. Eguraldi onik izan ez bagenuen ere, goizean zehar ez zuen euririk egin eta haize handirik ere ez zebilenez, bertaratu ginen 13 lagunek baldintza bikainak izan genituen txoriak behatzeko.santoña, bbt

Cicero monasteriotik gertu hasi genuen ibilaldia eta bertan lehenengo txori eta landareak ikusteko aukera izan genuen. Ciceroko harrobiaren ondoan belatz handia ikusteko aukera izan genuen.Ze polita!!! Gure lagun Gabi gu ikustera etorri, eta ez oso urrun, Amerikako Hudson kurlinta bat zegoela esan zigunez hara joan ginen. Portutik gertu txenada hankabeltz bat ikusi genuen eta portuan bertan ubarroi mottodun bat.

Colindreseko jatetxe on batean jan genuen, El Puerto, eta gero Colindresko porturantz paseotxo bat egin genuen. Egun polita izan zen,  primeran pasatu genuen denok.

Argazki gehiago hemen 🙂