MUNDUKO ARROZAK
Aurten, Ramadana dela eta, apur bat beranduago ospatu da Munduko Arrozak jaialdia. Leku aldaketa ere egon da laugarren edizio honetan. Andra Mari aterpea izan da aukeratu dugun lekua eta esan dezakegu lekurik aproposena dela. Goizean eguraldia lagun izan dugu baina arratsaldean zirri-miria hasi da. Hortik aparte, Mungiako erdian egoteak lagundu du ospakizuna ikusarazten.
Ez da esan behar baina beti bezala giro polita sortu da. Goizean umeentzako tailerrak egon dira eta bazkal ostean Kolonbiako eta Peruko dantzariek jaia girotu dute. Paellak ere oso goxoak izan dira eta inoiz baino hobeto kudeatu da hondakin kontua. Hurrengo urtean ikusiko dugu ea posible den Erronka Garbia ziurtagiria lortzea gertakizuna jasangarritasun irizpideak kontutan hartuz antolatzeagatik!