Munduko arrozak

Munduko arrozak

Pasa den maiatzaren 12an, Munduko Arrozen III. edizioa ospatu zen Mungian. Eguraldia ez zen ona izan gurekin, eta horregatik Mungiako ferialean egin behar izan genuen. Hala ere, jende asko etorri zen eta Arrozak inoiz baino hobeak atera ziren eta giro paregabea egon zen.

Umeentzako tailerrak egon ziren eta “Xapoka” kale antzerki taldeak “Han eta hemen” ikuskizuna eskaini zigun, bidezko merkataritzari buruzkoa. Gazte Berebereak dantza bat egin ziguten, Kolonbiar dantzari koloretxuak egon ziren eta Senegaldarrak ere altxatu egin ziren dantzatzera.

Ohikoa den bezala BBT-k bere stand-a jarri zuen eta “Mungia: bidezko merkataritzako hiria”-k ere berea jarri zuen.

Gerturatutako guztiek oso ondo pasatu genuen. Datorren urtera arte!!

Egun honi buruzko informazio gehiago

DEIAk egindako kronika hemen 🙂