Erakusketa aldatzen dugu Marta Revillasen eskutik, Gamizen bizi den artista konfinamendu garaian egindako margoak ditu ikusgai:
ERALDATUTAKO PAISAIA
«Eraldatutako Paisaia” proiektua naturaren ikuspegi ezberdina proiektatzeko beharretik sortzen da. Pandemia global baten garaian egindako margolanak dira, eta azpimarratu nahi izan nuen naturak islatzen duen lasaitasuna, hirietako antsietatearen aurrean. Gaur egun, gizakiaren eta inguruaren arteko harremanari buruzko hausnarketa egiteko interpretazioa da hau. Erraza da ikustea gizakia paisaia eta paisaia ikusteko modua eraldatzen ari dela. Horregatik, marrazki tekniko eta/edo digitaleko elementuek eraldatutako zelai, baso, itsaso edo mendiak erakusten dituzten irudiak dira, industria-sektoreak landutako proiektu bat balitz bezala.
«Eraldatutako paisaia» proiektu honetan, oroitzapenetan, istorioetan, espazioetan eta memorietan oinarritutako irudiak landu nahi izan ditut. «Nire oroimenaren ibilaldi bat» bezala deskribatzen dut. Formen, orbanen, lerroen, koloreen eta forma geometrikoen ondo-ondoan kokatzeak, marrazketaren elementu horiek guztiek, giza jarduerak markatutako naturari buruzko irudiak sortzen laguntzen didate. Gure aroaren dualtasuna ikusten den paisaia irudikatzea, digitala eskuzkoarekin lotzeko beharra, dinamikoa estatikoarekin, sakontasuna lautasunarekin, mugimendua gelditasunarekin.
Marta Revillas
Erakusketa urtea amaitu arte.
Koadroak salgai, eskaintzak onartzen dira.