Beti da atsegina Iparraldean opor egun batzuk pasatzea, eta are hobeago herriko ekimen interesgarri batzuk ezagutzen badituzu. Eta halaxe izan zen Herri Urratsek ezagunagoa den Senpereko herri txikian Mahatsa sotoa ezagutu nuenean. Ardo ekologiko on baten bila beti, “Sorioneku” izeneko garagardo botilak ikusi nituen leihoan. “Sorioneku” hitza gaur egun nonahi dagoela dirudi, baina kasu honetan ondo izan da jakitea “Sorioneku” garagardoa bertako Egiazki enpresak egin zuela Nafarroako garagardotegi txiki batekin, elkarlanean Ipar Euskal Herriko ikastolei laguntzeko asmoz. Adrienek, Mahatsako jabeak azaldu duenez, saltzen den botila bakoitzeko 10 zentimo Seaskara doa baina, bere aldetik, berak saltzen duen botila bakoitzeko beste 10 zentimo ematen dizkio bertako ikastolari.
Adrieni ardo ekologikoak ba ote zituen galdetuta, ardo ekologikoak baino ez dituela saltzen jakinarazi zidan. Eta gainera, eusko-ekin ordaindu ahal izan nuen gaur egun La Cave Mahatsa bertako “eusko bankua” delako euroak “eusko-etan” aldatu nahi dituenarentzat. Beti da ona ekoizle eta merkatari txikiak beren komunitateari eta tokiko ekonomiari laguntzeko hain interesatuta ikustea eta, agian, egun batean aukera izango dugula hango ardo batzuk gure bezeroei saltzeko. Bitartean, noizbait Senpereko eskualdean bazaude, La Cave Mahatsa-k bisita bat merezi du eta Adrien poz-pozik egongo da zurekin bere euskara praktikatzeko. Eta ia ahaztu dut esatea beti ikusgai egoten dira arte obra batzuk, arte zale baita Adrien.