LURRAREN EGUNA GATIKAN
BBTko Biosfera taldeak, Lurraren eguna ospaatu zuen hirugarren urtez jarraian. Aurten Gatikan ospatu dugu, apirilaren 15ean, hainbat jarduera izan zirelarik. Tximeleta oasia egingo den zelai batean ospatu genuen.
Taldeka jarri ginen eta lanari ekin genion. David, Guraso talde batekin batera Panpako belarra mozten ibili zen, eta bitartean Ana, Mabel eta beste guraso eta ume talde bat zaborra kentzen ibili ziren. Atsedena hartzeko, Belenek tximeleten metamorfosiari buruzko ipuin bat irakurri zigun eta umeek marrazkiak egin zituzten beldar eta tximeletak margoztuz. Horrez gain, denon artean, erle eta listorrentzako etxeak egin genituen, eta zomorroentzako 5 izarreko hotela ere!!. Eguna amaitzeko piknika egin genuen, familia bakoitzak ekarri zuen janaria elkar banatuz.
Egun itzela izan genuen… ESKERRIK ASKO beste urte baten LURRAREN EGUNA gurekin partekatzeagatik!! Hemen argazki guztiak 😉