Lorak Mungian
Sarritan ez gara konturatzen gure inguruan zenbait gauza polita dauden, eta basa-lorak ederrak dira, udaberriko opariak! Joan zen igandean BBTko Biosfera taldeak lagunen arteko ibilbide bat antolatu zuen Mungian ikusteko zein lorak zeuden loretan. Guztira ia 50 espezie ikusi genuen. Horrez gain, aukera izan dugu hainbat txori espezie ere kantatzen entzuteko. Eta goiza amaitzeko Bordatxu tabernan merezitako pote bat hartu genuen. Nahiz eta talde txiki bat izan, aipatu behar da zazpi herri ezberdinak ordezkatuta egon direla irteera honetan. Esan behar dago BBTk itzelezko aberastasun etnikoa daukala, eta hortaz harro gaude. Maiatzaren 2an pandemiak eta eguraldiak uzten bagaituzte Bakion ere ibilbide botaniko bat egingo dugu.