Lokalizazioaren Munduko Eguna

Helena Norberg-Hodge «el futuro es local» liburuaren egilea da eta «Local futures» GKEaren sortzailea. https://www.localfutures.org/GKE honen ekimenez, aurten Lokalizazioaren Munduko Eguna ospatu da, Ekainaren 20an, eta hilabete osoan zehar hainbat jarduera eta tailer birtual egon dira.

Horrez gain, gonbidapena luzatu ziguten, pertsona eta talde ezberdinek tokiko produktuekin egindako bazkari eta otorduak antolatzera.

BBTn bat egiten dugu ospakizun hauekin eta aire zabaleko bazkari gosoa antolatu genuen Jainkon, tokiko produktuekin (gehienak) eta bazkalostea girotu genuen zuzeneko abesti, olerki eta gaiarekin lotutako irakurketekin. Gero eta gehiago gara bizitzeko, kontsumitzeko eta ingurugiroarekin erlazionatzeko beste modu bat beharrezkoa dela uste dugun pertsona eta taldeak, horregatik «Pentsatu globalki, jardun lokalki» zentzuz beterik dagoen leloa da guretzat.

Lokalizazioak, mugimendu gisa, Giza mailako komunitate loturak leheneratu nahi ditu, eta tokiko elikagaiak ekoiztea sustatu nahi du ekonomia ekologikoaren foku nagusi bezala.

Dalai Lama, Noam Chomsky, Naomi Klein, Jane Goodall, Vandana Shiva, hauek denek lokalizazioa babesten dute.

Eta zu?