Lindanoa: gure artean dagoen zabor toxikoa

Lindanoa: gure artean dagoen zabor toxikoa

Ekologistak Martxan, aspaldi susmoak izan ditu, gure eskualdean izkututako lindanoa hainbat lekutan dagoela. Orain dela urte bat eta erdi Jata mendian lindanoa aurkitu zuten eta espediente bat zabaldu zitzaion Mungiako udalari behar diren babes-neurriak ez hartzeagatik. Atzo bertan badirudi hasi direla pistak zabaltzen lindanoa dagoen lekura heltzeko lursailaren azterketa egin ahal izateko. Eta ematen du pentsatutako lindano kopurua baino askoz gehiago dagoela. Baina oso litekeena da aztertzeko lan hauetan ekiten duen enpresak hainbat irregulartasunak egitea. Hori dela eta, Ekologistak Martxaren izenean afera honi buruzko informazioa, eta bereziki obren baimena eskatu diogu Mungiako udalari. Kontua da behar diren neurriak ez badira hartzen bertako langileen bizitzak arriskuan ipiniko dira, eta ez bakarrik langileena, inguruko jendearena ere. Mungiako udala derrigortuta dago behar diren neurriak jartzea, kutsatutako eremu horretan jendea sar ez dadin!