Abuztuan BBTko kideek, eta kasu batzuetan beste taldeko kideekin batera, mozioak aurkeztu zituzten dagokien udaletxeetan klima larrialdia deklaratzeko eta orain isuritako karbono emisioak zerora murrizteko. Mozioak mugimendu ekologiko ugariren laguntza izan du, hala nola Greenpeace, Friends of the Earth, Ekologistak Martxan, Eguzki eta Fridays for Future. Mozio gehienak datozen asteetan eztabaidatuko dira herrietan, beraz, klimaren gaian arreta jartzen lagunduko du. Irailaren 20tik 27ra ekintza astea izango da, Nazioarteko Klima Greba deitu den aste berean.
BBTk Mungia, Fruiz, Meñaka, Gamiz-Fika, Arrieta eta Bakioko udaletxeetan aurkeztu ditu mozioak orain arte. Lehenengoa Irailaren 4an, asteazkena, Arrietan eztabaidatu zen udalbatzan eta Bilduko kide baten babesa jaso zuen soilik, beste baten abstentzioa (bat ez zegoen) eta EAJko lau zinegotzien ezetza. Lehendakariak beharrezko ikusi du Larrialdi Klimatikoa deklaratzea, baina EAJk argudiatu du hobe zela itxarotea Eusko Jaurlaritzak zer neurri aurkeztuko dituen eta horren arabera jokatzea. Kontseilu bilkura berean Bilduk klima larrialdiko mozioa aurkeztu zuen, bere bi zinegotzien botoak jaso, eta EAJren ezezkoa jaso zuen. Hurrengo plenoa Fruizen izango da, irailaren 19an, 19:00etan