Larreko Mahaia, Larrialdi Ekologikorako Mahai Soziala
Gipuzkoan sortu zen Larreko Mahaia Zaldibarren gertatutakoa gogoratzeko eta larrialdi ekologikoarekin kezkatuta dauden eragile sozial eta sindikalen elkargunea sortzeko. Baina ekimena hedatu da, eta bereziki Bizkaian ere talde ekologistak, sindikatuak, gazte mugimenduak eta mugimendu feminista hasi dira mugitzen, eta BBTk ere bat egiten du Larreko Mahairen aldarrikapen honekin.
Otsailaren 6an urtebete beteko da Zaldibarreko zabortegia bertan behera erori zen zoritxarreko egunetik. Hori dela eta, urtarrilaren 30ean edo data honen inguruan, herriz herri larrialdi ekologikoari lotutako salaketa eta aldarrikapen ekintzak egitea proposatzen da. Antolaketa lan horretan gaude gu, eta espero dugu gure eskualdeko beste hainbat eragile sozial eta elkartek ere parte hartzea.
Bizkaian abenduaren 19an 10:00etan Bilbon Boluntaren egoitzan (Zabalbide,1) U30 antolatzeko bilera izango da. Egun horretarako eskatzen zaie parte hartu nahi duten guztiei zer, non eta nola aldarrikatu nahi duten. Gero, urtarrilaren 9an Gipuzkoko kideekin elkartuko gara. Parte hartu ahal izateko ondoko inprimakia bete: https://forms.gle/a1Q1uDpCzFyjySGE7 . Informazio gehiago hemen aurki dezakezu!
[pdf-embedder url=»http://www.butroientransicion.org/wp-content/uploads/2020/12/U30-LARREKO-MAHAIA-GUTUNA.pdf» title=»U30 LARREKO MAHAIA GUTUNA»]