LA LUNA SOBRE EL HOMBRE SIN NOMBRE

Aritzek duela hilabete baino gehiago bere liburua BBT lokalean aurkeztu bazuen ere, uste dugu garrantzitsua dela gure jarraitzaileei gogoraztea liburu hau erostea merezi duela. Dena den, artikuluarekin batera sartzen ditugun iritziak Amazonenak diren arren, ahal bada Amazonen liburua ez erostea gomendatzen dizuegu. Mungian zorte berezia dugu Haizea liburudenda baitaukagu. Liburudenda guztiek gure babesa behar dute baina bereziki liburu denda honek, lan pila bat egiten baitute beraien bezeroak gustura egoteko. Erakusleihoa besterik ez duzu ikusi behar hori ulertzeko! Eta gurekin batera Haizea liburudendako Vickyk Aritzen liburua aurkeztu zuen eta ordu eta erdi polita izan zen Aritzekin bere liburuaz hizketan. Zoragarria da Aritzek bere proiektuarekiko duen ilusioa ikustea eta, idazle guztiei bezala, bereziki interesatzen zaio irakurlearen iritzia izatea. Izan ere, Aritzek dioen bezala, liburua hausnarketarako gonbidapena da eta hausnarketa hau Aritzekin partekatzen baduzu, poz-pozik egongo da. Liburua, denbora libre eta egun euritsu bat, besterik ez duzu behar. Portzierto, egun euritsuak,? ¿Non daude?