Korrika AEK-k antolatzen duen euskararen aldeko korrikaldia da. Egunotan, 20. edizioa ospatu da eta Butroi Bizirik Trantsizioan taldeak, beste erakunde batzuk bezala, Korrikan parte hartu du.
Zehatz esateko, 1978. kilometroa egin dugu, Meñakako Bidebietako bidegurutzean, apirilaren 5ean, asteazkenean, arratsaldeko 22.00ak inguruan. Arrietako herriari hartu genion lekukoa eta Meñakakoari eman. Jendez gainezka zetorren korrika Bakioko bidetik, eta are gehiago batu ginen gure kilometroan. Hortik aurrera, Mungiarantz jarraitu genuen. Oso giro polita eduki genuen eta indarrak berreskuratzeko txokolatea eta txurroak jan ahal izan genituen Larraurikoek eskainia.
ESKERRIK ASKO PARTE HARTU ZENUTEN GUZTIOI !!!
ETA HURRENGO KORRIKAN PARTE HARTZEKO GONBITEA LUZATZEN DIZUEGU !!!
EUTSI GOIARI !!!