KLIMAREN ALDEKO GREBA

Irailaren 24an, ostirala, ikasleen nazioarteko klimaren aldeko greba izango da eta BBTk berriro ere dei egiten die kideei greba honetan modu aktiboan parte hartzeko. Bizkaiari dagokionez, Bilbon bi mobilizazio antolatuta daude, bata 11:00etan Arriaga Plazan eta bestea 18:30etan Moyua Plazan. Aurtengo greba Covid murrizketak pixkanaka indargabetzen ari diren unean iritsi da eta Covid aurreko normaltasunera itzultzen ari garenean. Gobernuak pozik daude lanpostuak sortzen ari direla esanez eta ekonomia suspertzen hasi dela, baina oso politikari gutxi daude prest esateko Covid aurreko normaltasuna ezinezkoa dela benetako karbono gabeko etorkizuna nahi badugu. Kontsumitzaileen menpeko bizimodua jarraitzea ahalbidetuko diguten irtenbide berde berriez hitz egiten den arren, errealitatea da ez ditugula CO2 isurketak murrizten eta 2030erako Nazio Batuen azken txostenen arabera, karbono isurketak %16 jarraitzen dute igotzen, %45 murriztu behar dugunean, tenperatura igoeraren eraginik txarrenak ekiditeko. Horrek esan nahi du tenperaturak %2,7ko igoera izan dezakeela, nazioarteko komunitateak ezarritako mugetatik oso urrun. Noiz konturatuko dira gure agintariak denbora agortzen ari dela eta aldaketa klimatikoa inoiz ezagutu dugun larrialdirik handiena den heinean, neurri zehatzak hartzen hasi behar dugula?