KLIMA ALDAKETA eta HERRITAREN PARTAIDETZA

Gizartearentzat Kode Gorria da IPCC Taldearen paneleko adituen arabera! Hondamendirako bidean gaude, eta 2040rako tenperatura 1,5 ° C-ra igoko da, eta ziurrenik askoz lehenago, premiazko neurriak hartzen ez badira. Orduan, zer da premiazko ekintza bat? Covideko krisiak argi erakutsi digute, gobernuek krisi bat dagoela. Ados egon ala ez, onartzen dugu hartutako ekintzak larrialdi-ekintzak izan direla. Klima-larrialdia Covid baino askoz okerragoa da, baina, gutxienez, aukera ematen du ordezkari politikoek herritarren parte-hartzean oinarritutako Larrialdi Plana antolatzea. Extinction Rebellion bezalako taldeek azpimarratu dute beharrezkoa dela Herritarren Batzarrek erabakiak hartzen laguntzea; izan ere, politikariek epel jokatzen dute erabakiak hartzerakoan, hauteskundeen menpe daudelako, ez  dutelako erabaki desatseginak hartu nahi. Eta hartu beharreko neurriak ez dira guztien gustukoak izango, nahiz eta oso beharrezkoak izan!

Mungiako Udalak, Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean herritarrei,parte hartzeko eskatu die eta garrantzitsua da etorkizuneko edozein planek Larrialdi Klimatikoa kontuan hartzea. Izan ere, plan osoa Mungiako Klima Larrialdietarako Planaren zatitzat hartu behar da, baina oraindik ez da existitzen eta ez da behar gisa aipatzen. 2012an, Mungiak Klimaren eta Energiaren Alkatetzen Ituna sinatu zuen, 2020rako isurketak % 22 murrizteko konpromisoarekin, baina ez digu jakinarazi helburu hori lortu duen ala ez. Erronka Mungia herri karbono-neutroa izatea bada, ezin da helburu hori lortu udala herritarrekin eta klima-aldaketari aurre egiteko interesa duen edozein taldearekin kontatu gabe. 

BBT prozesu honetan laguntzeko eta parte-hartzaile aktiboa izateko prest dago. Kritikoa izango gara gure gizartearen deskarbonizazioa ziurtatzen ez duen guztiarekin, baina gure babes osoa emango diegu deskarbonizaziora bideratutako neurriei.

Duela bi urte mozio bat aurkeztu genuen, inguruko hainbat udaletan, Mungian barne, (gehienek onartu ez zutena), Larrialdi Klimatiko bat aldarrikatzeko eskatuz,. Berriz ere aprobetxatzen dugu gure udalei eskatzeko Larrialdi Klimatikoa deklara dezaten eta herritarrekin batera Ekintza Plan bat adostu dezaten. Mungian, bereziki, edozein hiri-plangintzaren buru jarri behar dugu Klima Ekintza. 

Azkenik, irailaren 24 rako Fridays For Futuremugimenduak manifestazio bat antolatu du Bilbon, Klima Aldaketaren aurkako munduko mobilizazioen parte gisa, eta gure kide eta jarraitzaile guztiei aldarrikapen garrantzitsu horretan parte hartzeko eskatu nahi dizuegu. Gogoratu sarri aipatzen den leloa: «Ez dago B planetarik!!».

15/03/2019 Marcha de jóvenes contra el cambio climático bajo el lema ‘Juventud por el clima’ en Sevilla POLITICA Jesús Prieto – Europa Press