Klika, klika!
“Korrika! Korrika! Hemen gaude, euskararen alde!” Beste bi urte itxaron behar dugu hitz hauek berriro entzuteko. Bai, Korrika joan zaigu, baina oroitzapen onak utzi ditu gure eskualdean. Aurtengo Korrikan ez dugu kilometrorik erosi baina Korrika Lagun bihurtuz BBTk erakutsi du bere atxikimendua. Eta gainera, BBTko kide askok parte hartu dugu, eta berretsi dugu gure konpromisoa ahalik eta euskara gehien erabiltzeko. Beraz, gogoratu, lehen hitza beti euskaraz!