Kafe Konpost Ekintza
Sarritan esaten dugu Mungian 5. edukiontzia apenas erabiltzen dela. Batzen den hondakin organikoa %1 eta %2ren artekoa da nahiz eta gutxienez % 35 izan beharko litzatekeen. Abenduan udalari hainbat proposamen egin genizkion mozio batean baina ez ziren onartu. Dena den, udal gobernua prest agertu da berriz ere gurekin batzeko. Gure ustez, eskualdeko konpostaje planta batek onurak ekarriko lizkioke eskualde osoari. Erakutsi nahi dugu askoz gehiago egin daitekeela jendeak materia organikoa bereiz dezan. Hori dela eta, apirilaren 23, 24 eta 25ean Mungiako tabernetan egongo gara kafe hondakina batzen. Izan ere, oso ona da konposterako baina zoritxarrez askotan alferrik galtzen da. Beraz, egun hauetan tabernaz taberna azalduko dugu gure ekimena eta gaiari buruzko galdetegi labur bat egingo dugu. Ekintza txikiak, amets handiak!!!