JOSE RAMON GOMEZ

José Ramón Gómezek Bakion egin zuen hitzaldira bertaratu ziren 30 lagun inguruk ez zuten hutsik egin, José Ramónek basa-loreekiko entusiasmoa helarazi zielako bertaratutako guztiei. Gogorarazi ziguten loreak sistema trofikoan ezinbesteko atal bat direla eta horiek gabe intsektu gutxiago egongo liratekeela, eta horrek hegazti eta beste espezie batzuen gainbehera ekarriko luke. Eta polinizatzaileen kopuruak behera egiten duela adierazten baituzte azken txosten guztiek.

Zer egin daiteke beherakada hori geldiarazteko? Gauza bat da espazio berdeen kudeaketa berri bat martcan ipintzea. Hala ere, José Ramónek aitortu du zaila dela udal agintariek aldaketa sinple hauek egitea, hala nola, basaloreen eremuak errespetatzea, belarra sistematikoki hain maiz mozteko beharra sentitu gabe, eta horrekin batera polendun loreak zeinek hain beharrezkoak diren gure polinizatzaileentzat. Agian ez da harritzekoa baina José Ramónen arabera, hiriguneetako kudeatu gabeko berdeguneak dira biodibertsitate maila handiena dutenak, eta kudeatutako parkeek nahiz gune berdeek, aldiz, faunari oso gutxi eskaintzen diote. Kudeaketa ekologikoko politika berriak hartzea aukera merkea litzateke, baina jendeari sinetsarazi behar diogu belar txarrak ez direla existitzen. José Ramónentzat lore onak baino ez daude, lore errebeldeak, lore onuragarriak, baina belar txarrak ez. BBT zein Haria Elkartea guztiz bat datoz José Ramónekin eta ekosistema bateko elementu garrantzitsu hauek aintzat hartzeko beharraz jendea kontzientziatzen saiatuko gara. Eta berriro ere eskerrak ematen dizkiegu José Ramóni eta Herbanovako bere bi kideei hitzaldi hau emateagatik eta espero dugu egun batean bere ezagutza eta ilusioa gurekin partekatzera bueltatuko dela. Quercusen hurrengo alean, José Ramónen artikuluak “boca de dragòn” (Antirrhinum) lorea hizpide du, bere hitzaldiaren kartelean ageri den Bakio udaletxeko aparkalekuan horman inspiratuta! Nik, behintzat, irakurtzea espero dut eta baita artikulu hauetan oinarritutako bere hurrengo liburua ere. Amaitzeko, gogorarazi nahi dugu maiatzean urtero Bakioko Udaberriko ibilaldia egingo dugula, sasoi honetan zien landare loretan dauden ikusteko beraz han elkar ikusiko dugula espero dugu.