Jata Mungia inguratzen duen mendi enblematikoetako bat da, baina inguruko mendi gehienak bezala hazkuntza azkarreko eukaliptoz estalita egon da. Azken urteotan, eta hein handi batean Kolore Guztietako Basoak eta Lurgaia bezalako taldeen lanari esker, hainbat ekimen egin dira monolaborantza mota hau geldiarazteko eta bertako zuhaitzen aldeko politikak aldarrikatzeko. Orain Mungiako eta inguruko herritar talde batek dei egiten die tokiko udal agintariei horrelako politiken alde kokatzea eta dei egiten dio jendeari honako eskaera hau sinatzeko eta zabaltzeko beste pertsonek sina dezaten (Sinadura orria):
Agiri hau sinatzen dugun guztiok Mungialdeko bizilagunak gara, eskualdeko mendi, baso eta erreken hondatzeaz oso kezkatuta gaudenak. Eukaliptoaren landaketa masiboak kalte izugarria egin die ekosistemari, paisaiari, faunari eta, orohar, ingurugiroari. Eskualdeko mandizaleek hainbeste maite dugun Jata mendia da hondatze horren adibide argia. Horregatik eskatzen dizuegu Mungialdeko Udalei ez egoteko geldi arazoaren aurrean. Eta baso autoktonoak berreskuratzera eta ingurugiroa zaintzera zuzendutako neurriak eta politikak bultzatu eta martxan jartzeko. Basoa erosteko eskatzen dizuegu zuhaitz autoktonoak landatzeko, eta jabego publikodun lurrak dauden udalerrietan, Bakio eta Gamiz-Fika egiten hasi direnez, hostozabalen basoak landatzeko. Jata-Tallutik hasita. Eta dagozkien beste erakundeetan ere, baso politika jasangarriagoa aldarrikatzeko eskatzen dizuegu azkenik.
*******************JataJagon**********************
Quienes firmamos esta petición somos personas de Mungialdea preocupadas por el grave deterioro de los montes, bosques y ríos de la comarca. La proliferación del monocultivo de eucalipto ha traído consigo un empobrecimiento del ecosistema, del paisaje, de la fauna y en conjunto, del entorno natural. Jata, uno de los montes más emblemáticos de la zona, es claro ejemplo de ese deterioro. Por eso pedimos a los ayuntamientos de Mungialdea que reaccionen ante esta situación. Y que adopten, promuevan o reclamen medidas y políticas que permitan salvaguardar el entorno natural y recuperar las masas forestales autóctonas. Solicitamos que emprendan la compra de suelo para la reforestación de especies autóctonas, o que dejen de plantar eucalipto en suelo de titularidad pública y lo sustituyen por frondosas. Bakio y Gamiz-Fika ya han emprendido ese camino y animamos al resto de ayuntamiento del eskualde a dar el paso. Empezando por Jata-Tallu. Y a reclamar, a las instituciones competentes, un cambio hacia una política forestal más sostenible.