Urriaren 6an, 19:00etan, zita interesgarri bat daukagu Plentziako udaletxean. Alde batetik, Isuskitzako Herri Lurrak liburuaren aurkezpena egingo dute, eta bestalde, orain dela gutxi arte BC3 Basque Climate Change Centreko ikerlaria izan den Elisa Sainz de Murietari gonbidapena luzatu diote klima aldaketari buruz hitz egiteko. Orain dela bi urte, guk ere gonbidatu genuen Mugire Txokoan hitz egiteko, eta oso interesgarria izan zen; ziurrenik hausnarketarako informazio erabilgarria ekarriko du Plentzian egingo den hitzaldiak. Hona hemen grabaketa
Liburuari dagokionez Plentziako Herri Lurrak Elkarteak kontatuko du Plentziako udalaren, Plentziako institutuko ikasleen eta boluntario batzuen laguntzarekin lursail publikoak errekuperatzen joan direla bertako basoa egiteko. Baina liburuan informazio askoz gehiago aurkituko dugu Plentziako Butroi errekaren ondoan dagoen auzo interesgarri honen historiari buruz. Eta liburuekin ari garela, beste bat aipatu behar dugu, “Recuerdos de Txefe” liburu intimista hain zuzen ere. Plentzian oso ezaguna da Txefe, eta Plentzia eta batez ere Gatzamiñe auzoa ezagutzen duen edonork gustoko du. Eta esan beharra dago Isuskitza eta Gatzamiñe bi auzoen artean badirela hainbat lotura, batez ere zeren eta Isuskitzako jende askok handik Gatzamiñera joan behar izan zuelako non bizi aurkitzeko