Inguruko Hegaztiak

INGURUKO HEGAZTIAK

Baratza badaukazu? Balkoirik zure etxean? Baduzu txorientzat jantoki bat ipintzeko lekurik? Zergatik ez duzu Urdaibai Bird Centre-k antolatzen duen Inguruko Hegazti segimenduan parte hartzen? BBTko Biosfera taldeak animatu zaitezten nahi du. Batetik, txoriei laguntzeko negua pasatzen, bestetik, hurbildu eta inguruko txoriak identifikatu ahal izateko, eta azkenik, Bird Centre-i laguntzeko ezagutzen zein motako txoriak dauden gure inguruan.

Oso erraza da egitea. Urdabai Bird Centre-ekin harremanetan ipini behar den informazioa jaso ahal izateko. Programa honetan parte hartu edo  ez, gure lokalean baditugu janaria eta jantokiak salgai prezio eskuragarrietan. kilo 1 kakahuete 3 euro, kilo 1 hazi 2 euro eta jantokia bera 5 euro. kakahueteena eta haziena proposatzen dugu norberak egiteko oso erraza baita.

Astero momentu bat hartu (15minutu-60minutu) eta apuntatu behar duzu ikusten dituzun espezie guztiak eta edozein momentutan kopururik altuena. Demagun egun batean bi amilotx urdin ikusten dituzula eta hurrengo egunean hiru ikusten dituzula, hiru apuntatu beharko dituzu. Dena den, azalpen guztiak Birdcentre-n web orrialdean aurki daitezke eta gu ere bai prest gaude laguntzeko!