Hozkailu Solidarioa
Azaroaren 17an Hozkailu solidarioaren proiektua aurkeztu zen Errota Gaztetxean. Proiektuaren sortzaile eta Galdakaoko Boluntarioen Gizarte Elkartearen kide den Alvaro Saiz errotaren izenean aritu zen eta BBTko hainbat kide ere bertan egon ginen.
Alvarok argi azaldu zuen hau ez dela soilik behar duenari janaria ematea, baizik eta janaria ez botatzeko ekimena. BBTko kide batzuek, berriz, azken bi urteetan proiektua martxan jartzeko izandako zailtasunak azaldu zituzten eta Errotari eskertu zioten ekimenari emandako bultzada.
Amaitzeko Alvarok jozkailua erabiltzeko arau batzuk emane zituen; dena den, zentzuz jokatzea besteri ez da eskatzen. Uzten den janarietan data eta agerikoak ez diren osagaiak idatzi behar dira. Edozeinek har dezake edozein janari kantitate. Kontua da bertan uzten dena erabiltzea. Hozkailua Errota Gaztetxearen kanpoaldean dago. Parkera daraman bidearen ondoan.
Bilera arrakastatsua izatea espero dugu!!