Hondamendi naturalak
Martxotik eta uztailera arte Gotzon Butronen Desastre Naturalak marrazki erakusketaz gozatzeko aukera daukagu. Argazkilari, marrazkilari baina batez ere Gotzon artista hutsa da. Marrazki hauek Fukushima hondamendian inspiratuak daude baina nahiz eta hondamendia gaia izan loretan dagoen gereziondo batek itxaropena eskaintzen digu. Marrazkiak salgai daude 35 eta 40 euro arteko prezioan baina nahiz eta ez erosi denbora hartu ondo ikusteko merezi du eta! Hemendik aurrera BBTk asmoa du artearen aldeko bultzada bat ematea.