Hondakinen kudeaketa
Jakin badakigu pila bat zabor organiko, plastikozko ontzi eta beira errefusa edukiontzira botatzen dela, eta Klima Larrialdi taldearen lehengo erronka izan da galdera ikurra ipintzea Mungia Garbi lemari. Mungiako hainbat edukiontzitan taldeak prestatutako Mungia Garbi? kartelak ipini ditugu benetan Mungian % zenbat birziklatzen den azaltzeko.
Horrez gain, Ekologistak Martxan-ek Bilboko udalerako prestatutako hondakinei buruzko mozioa Mungiako egoerara egokitu dugu eta Mungian aurkeztu. Nagusiki bi puntu gehitu dizkiogu Bilboko mozioari: batetik, janari xahuketarekin zer ikusia daukana; udalari eskatzen diogu xahuketa hori saihesteko neurriak har ditzala, horra hor alternatiba gisa Hozkailu Solidarioa. Udalari eskatzen diogun beste puntu bat da Mungian sortzen den materia organikoa bertan kudeatzea konpostaje planta bat eraikiz. [pdf-embedder [pdf-embedder url=»http://www.butroientransicion.org/wp-content/uploads/2020/11/Mozioa-Mungia-Euskeraz.pdf» title=»Mozioa Mungia Euskeraz»]
Momentu honetan % 1 baino ez da edukiontzi marroietan batzen eta gu ziur gaude askoz gehiago bildu batu daitekela. Esperimentu gisa, 3 tabernatan 5 egunez, eta beste 2 tabernatan 2 egunez ia 100 kilo kafe hondakin bildu ditugu bertako nekazari batentzat. Pentsa zenbat bilduko ditekenen Mungiako taberna guztiek parte hartzen badute!!! Gure eskerrik beroenak Gurelur (kooperatiba), Goieta, Irudi, Amalur eta Ibaiondo tabernei proiektu piloto honetan parte hartzeagatik.
Bestalde Izaga Vending ere eskertu behar dugu prest agertu baita bere kafe hondakinak gordetzeko gure eskualdeko nekazarientzat. Ziur gaude beste hainbat taberna eta jatetxe prest egongo direla ekimen honetan parte hartzen parte hartzeko baina dakizuenez Covid-19 dela eta, gobernuak erabaki du guztiak ixtea. Beraz, garai zail hauetan gure elkartasuna adierazi nahi diegu! Eutsi gogor!!!