Hiri hegaztiak habiatzea

Hiri hegaztiak habiatzea

Mungia, beste herri askotan bezala, hegazti ugari dago, baina udaberrian, enara azpizuri eta sorbeltz bezalako hegaztiak Afrikatik datoz ugaltzera gure etxeetako teilatupean. Hala ere, ez dago argi zein neurritan jeisten diren espezie horien kopuruak, baina bai jeisten ari dira beraientzat hain garantzitsu dagoen intsektu kopurua etengabe jeisten ari baita.

Espezie horiei eragiten dieten intsektuen kopuruaren jaitsiera izateaz gain, habia egiteko lekuak galtzea ere eragiten du, eraikin modernoek habientzat leku gutxi eskaintzen baitute. Honez gain, eraikin zaharrak konpontzen direnean espezie horientzat habia egiteko tokirik uzten ez dute. Fruizko eliza ez bezala, Mungiako San Pedro elizak habiak egiteko zulo posibleak blokeatu ez ezik, erpinak jarri ditu oztopatzeko hegaztiak elizan batzen.

Aurten Espainiako ornitologia erakundeak boluntarioei eskatu die hiri hegazti horien kopurua kontrolatzeko; beraz, BBTko kide eta laguntzaile batzuek Mungiako txori hauen kolonien segimendua egin dut. Asmoa da urtero Mungian egitea, eta Mungian izan ezik, inguruko herrietan. Horrela, hobeto jakingo dugu poblazioaren jeitsiera eta iondorioz irtenbideak proposatu ditzakegu.